Berriak · Kluba ·
Urrezko baloiaren gala 25-26
Hauek dira Muskiz Eskubaloiaren 2025-26 denboraldiko Urrezko Baloiak, pistako eta hondartzako onenak.
PISTA
Emakumezko jokalari onena: Irati Bargos, 131 gol 26 partidatan Senior Emakumezkoarekin.
Gizonezko jokalari onena: Endika Gómez, 194 gol 28 partidatan Senior Euskadi taldearekin.
Emakumezko jokalari gazte onena: Eider Alea, 135 gol 33 partidatan Kadete taldearekin.
Gizonezko jokalari gazte onena: Nehuen Rupp, 290 gol 36 partidatan Kadete eta Jubenil taldeekin.
Emakumezko atezain onena: Iria Cortiñas, 20 partida Bizkaia taldearekin.
Gizonezko atezain onena: Josu Ordóñez, 23 partida Euskal Ligan.
Emakumezko entrenatzaile onena: Ainhize Aizpurua, muskiztarra, prebenjaminetatik aulkira: hiru urte klubeko jokalariak prestatzen.
Gizonezko entrenatzaile onena: Iñaki Cieza, 45 urte baino gehiago klubean.
HONDARTZA · KOLOSAURIOS
Emakumezko jokalari onena: Uxue Fernández, 15 gol Laredoko Espainiako Txapelketan, han klubeko golegile nagusia.
Gizonezko jokalari onena: Peio de Alba.
Emakumezko entrenatzaile onena: Paula García, infantilak lehen aldiz Espainiako Txapelketara eraman zituena.
Gizonezko entrenatzaile onena: Julen Udaeta, bi urte jarraian kluba kadete mailako Espainiako Txapelketan sartu duena.
Eskerrik asko guztioi, gogoratzeko moduko denboraldi bat izan da. Zorionak, txapeldunak!
Golen datuak: federazioaren 2025-26ko aktak (pista) eta RFEBMren isquad (Laredo).