Berriak · Partidak ·
Lagunartekoa · Senior Euskadi
Aurredenboraldiko seigarren lagunartekoa eta etxeko bigarrena, ideia garbiarekin: lehen garaipenaren bila joatea.
Aurrean, data hauetako ezagun zahar bat: gure lagunak Colindresekoak, azken 5 ligak Kantabrian irabazi dituztenak. Azterketa ona benetan neurtzeko eta zaleek aurrerapena ikus dezaten.
Colindres
Irailaren 13a, igandea
11:45
Muskizko kiroldegia
— — —
LAGUNARTEKOA | SENIOR EMAKUMEZKOA
Neskeen bigarren partida, eta berriz ere Euskal Ligako goragoko kategoriako aurkari baten aurka.
Hori da hain zuzen plana: goragoko taldeen aurka neurtzea ligaren hasierara ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Taldea goranzko lerroan doa eta badirudi denboraldi honetan poz asko emango digula.
Haiek irekitzen dute igande goiza, eta 11:45ean Euskadik jokatzen du. Goiz osoko balonmanoa etxean: kiroldegia betetzera!
San Adrián
Irailaren 13a, igandea
10:30
Muskizko kiroldegia
— — —
LAGUNARTEKOA | SENIOR BIZKAIA
Aurredenboraldiko hirugarren partida, eta irakasten dutenetakoa: aurrean, kategoriako gailuetako bat.
Taldea zein puntutan dagoen eta denboraldi honetan gure sabaia nora irits daitekeen ikusteko balioko du. Taldea gaztea da eta espero diren emaitzetara iristeko entrenatzen jarraitzen du, joko-eredua apurka sendotuz.
Larunbat arratsaldean hasten da asteburua. Etxean dena ematera!
Urdaibai
Irailaren 12a, larunbata
17:45
Muskizko kiroldegia